XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikatz-gilletzat, errementaritzat, perro-karrilleko makinistatzat ona zitzakiala, eta onelakoxe esamesak zebiltzan bere lagunen artean; baina ¿zergatik? Zergatik zan esan bearrik eztago; emakume artean zebillen guzia, eta Simonak antziña ikasi zuan zer zan inbiria.

Barre egiten zien guziai eta or konpon.

Baiña ala guziz ere bazuan Simona gureak arantza zorroztxo bat biotzan: ¿Zergatik berari deitu bear zion Simon eta Simon, Parrategiko Premiñek? Beste neskatx ergelak edozer gauza esanta ere, gutxi ardura zion, baiña Premiñek uraxe esatea... bai, eztakit... eztakit zergatik.

¿Beste bastanga pikatuak zerbait esan ote dio? Biak ere gero nerekiñ kontuan ibilli ditezke.

Erdera apurtxo bat baneki, nai dedan guzia esateko muturrera, berak entenditzeko beldur gabe; baiña utzi, utzi; etorriko da denbora; Burdiostik atzera biurtu nadiñean....